XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzuleen biotzak era ortan mugitzen zituan, bere biotz eta anima guztia, eternidadeko egi santu oiek ongi meditatu, ta barren-barreneraño oien ezagueraz, betea ta asea bezela zegoelako; ta biotzeko ugaritasunaz zelo biziakin mintzaturik, Jainko Errukitsuak, bai predikariaren, bai entzuleen gañera zeruko grazi ta argitasun andiak biraltzen zitualako.

Bekatariaren eriotzaz, eta onek orduan izango zuan larritasun ta desesperazioaz itz egitean, esanaz, ordu ura etorri ezkero, etzegoala geiago betarik Jainkoagana biurtzeko; adieraztean, zein zorrotz eta zuzena izango dan Jainko Juezaren aurrean bakoitzak eman bearko duan kontu zearoa; ta zein ikaragarria izango dan pekatariaren egoera, amatu ta serbitu bearrean, ainbeste aldiz, eta ainbeste eskergabekeriz ofenditu ta despreziatu zuan bere Egillearen aurrean, aizken epai betiraundikoa aditu ta kunplitzeko; aditzea berari batez ere ain argiro ta biotz irazequiaz itz egiten, sekulan akabatuko ez diran millaka ta millaka eternidadeko urte aiezaz, arriturik, bildurturik ta ikaraturik guztiak penitentzia egitera mugitzen ziran.

Ain zoli ta zorrotz zelo santuan suturik, pulpituan itz egin, eta pekatariak Jainkoagana mugitzen bazituan, konfesonarioan jarririk bere lan santua bete ta osatzen zuan; pekatari gaixoen animako eritasunac prudentzi, jakinduri ta somakera zerukoaz an osoro sendatzen zituan.

An zegoan aita maitati ta mediku jakintsu baten antzera; aztu gabe ordea, juez zuzena izan bear zuala.